Euskal Herrian, non nekazaritza-tradizioa eta lurrarekiko errespetua funtsezko zutabeak diren, aldaketa sakona gertatzen da abeltzaintzaren bihotzean. Makrogranjak, animalien ekoizpenaren erraldoiak, debatea eta eztabaida pizten duen fenomeno gisa agertzen ari dira. Gipuzkoan, non ez dauden makrogranjarik, badakigu nondik datozen kontsumitzen ditugun animalia-jatorriko elikagaiak? Makrogranjarik ez egoteak esan nahi du produktu guztiak ekologikoak ala km0-koak direla?
Espainian animaliak babesteko lehen legea 1988ko martxoaren 4ko BOEn argitaratu zen Kataluniako Autonomia Erkidegoan, «Animaliak Babesteko Legea» izenarekin. Hori baino lehen, XIX. mendean, elkarte ugari sortu ziren mundu osoan animalien ongizatea eta begetarianismoa sustatzeko asmoz. Gizartea eboluzionatu ahala, animalien eskubideen gaineko kontzientzia areagotu egin zen, Oinarrizko Eskubideekin.
Erreportaje honetan ikuspuntu desberdinak ikusiko ditugu gai honi buruz.